lunes, 29 de diciembre de 2014

Biderketa taulak. Gure hurrengo helburua. 2. kapitulua


Bai. badakit oporretan gaudela baina agian zuetariko batzuk ikasita duzue adostatu genuena. Nola, ez zarete gogoratzen? 

Helburua hauxe zen: "intentar aprender hasta la del cinco".

Joku honen bidez jakingo duzue nola ibiltzen zareten taulekin.

Biderketak 2


Eta ez ahaztu beste joku hau zuentzako ezaguna dena. Honek ere biderketak ditu eta! Yuhuuuu



sábado, 20 de diciembre de 2014


Zelako jokua topatu dudanan interneten. hasi naiz jolasten eta ezin dut utzi! Probatu nahi duzue?

Ea arinak zareten!

jueves, 18 de diciembre de 2014

Gabon zoriontsuak 3C-ren partez


Ostiral arratsaldean gabon- kanta bat ikasi genuen. Abestiaren izenburua "Oilarra kanta- kantari" da. Musika- tresnak hauek erabili genituen: triangeluak, krotaloak, txinatar kaxak, klabeak, marakak, kaskabiloak eta pandereta bat. Gero, bideo bat grabatu genuen blogean ipintzeko eta azkenenan, klasez klase joan ginen gabon- kanta abesten. Oso ondo pasatu genuen, 

GABON ZORIONTSUAK!!!


domingo, 14 de diciembre de 2014

Biderketa taulak. Gure hurrengo hulburua. 1. kapitulua


Bai! Biderketa ikasten hasi gara dagoeneko. Baina horretarako behar-beharrezko taulak ikastea.

Joku honen bitartez ikasiko dituzue. Baina trukotxo bat emango dizuet joku honetako pantailak pasatzeko. 


Gogoratu: 2 x 3  = 2 + 2 +2 

martes, 9 de diciembre de 2014

Kalasanz astea

Kalasanz astean marrazkiak egin ditugu ordenagailuetan. Hona hemen gure lanak. Gero pasiloak dekoratu genituen, kartel handiak margotzen.
Kalasanz astean marrazkiak egin ditugu ordenagailuetan.
Hona hemen gure lanak.
Gero pasiloak dekoratu genituen, kartel handiak margotzen.

"Kibubu" antzerkia ikusi dugu

Pasa den hilabetean Campos antzokira joan gara eta "Kibubu" izeneko antzezlana ikusi dugu. Hemen dauzkazue gure iritzi batzuk.

"Niri gehien gustatu zaidana gorila izan da, batez ere kaiolatik atera denean."

"Gehien gustatu zaidana gorila izan da, oso barregarria zelako eta puskerrak botatzen zituelako."

"Oso ondo pasatu dut, oso barregarria izan da."

"Oso dibertigarria, gorila benetazkoa zirudien."







domingo, 7 de diciembre de 2014

Matematika lantzeko orrialde bikaina. Buruketak


Hemen duzue izugarrizko orrialde bat matematika lantzeko.

Orain problemas= buruketak lantzea komenigarria izango litzateke baina badituzue beste aukera batzuk, besteak beste, calculo, adivinanzas...

Buruketak lantzeko hasi zaitezte hemen: "revoltijo de problemas". Besteak agian zailegiak direlako.

Animo!


martes, 2 de diciembre de 2014

Antzerkia egin dugu

Aste honetan entsaiatzen egon gara eta azkenik, ostiralean antzeztu egin genuen Hizkuntza klasean "Tripako minez" komikia. Taldeka egin genuen, bakoitzak pertsonaia bat ginen eta memoriaz ikasi genuen papera.
Oso ondo irten ziren guztiak, txalo ugari jaso genituen eta primeran pasatu genuen.
Antzerkilari bikainak gara!