sábado, 8 de abril de 2017

20. KORRIKA

Kaixo, ni Ane naiz eta 20. KORRIKARI buruz hitz egingo dizuet. Ni Ballet OLAETAN nago eta Olaetak kilometro bat "erosi" du. BIDARTETIK - DON BOSCO BIRIBILGUNEARAINO. Gure kilometroa 21:01 orduan hasten zen baina ordu erdi atzeratuta etorri zenez itxaron egin behar izan genuen. KORRIKA etorri zenean Lekukoa pasatu ziguten eta korrikan hasi ginen. Gure aurretik bi kamioneta zeuden esaten edo abesten:
— TIPI TAPA TIPI TAPA— esaten ziguten
— KORRIKA— erantzuten genuen gu.
Gauza asko gehiago esan zuten. Nire irakasle bat kamioneta batean argazki kamerarekin zegoen eta horregatik daukat argazki batzuk.
JONEK egin zuen sei bikote eta ni eta lagun bat seigarrenak ginen Lekukoa hartzen. Lekukoa hartu genuen. Don Bosco plazan pertsona pila kamiseta laranjarekin zegoen. Eta pertsona bat gurpildun aulkian zegoen eta ondoan zeuden pertsona guztiak berari seinalatzen zeuden eta esaten:
— Eman honi, Eman honi,... — esaten zuten.
Eta nik horri eman nion lekukoa.
GOMENDATZEN DIZUET KORRIKARA JOATEA











No hay comentarios:

Publicar un comentario