domingo, 9 de abril de 2017

BIDE HEZIKETA

Kaixo Irati naiz eta kontatuko dizuet egin genuen ekintza bat: Bide Heziketa.
Bide heziketara autobusez joan gara. Ailegatu ginenean  udaltzainak joku bat egin zuen eta hiruko taldeak egin zituen. Udaltzain batek esan zigun taldeko persona bati isuna bat jartzen  bazioten hirurak 5 minutu zirkuitotik paseatzen  egon behar zirela  udaltzaingoak esan arte. Zirkuitoa hasi baino lehen seinaleak eta errespetatu behar ditugun gauzak esan ziguten. Gero bakoitzak bizikleta hartu zuen eta zirkuitoa egiten hasi ginen. Denbora pasa eta gero isunak jartzen hasi ziren eta talde bakoitzak gutxienez  isun bat. Bitartean andereñoak argazkiak egiten zituen. Gutxienez  ordu bat egon ginen zirkuitoa egiten. Zirkuitoa amaitu eta gero hamiketakoa jan ahal izan genuen. Azkenik autobusa hartu,eskolara ailegatu eta jantokiko patiora ailegatu ginen.






 Eta hori da egin genuen guztia.OSO ONDO PASATU GENUEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario